EUSKORPORA: Euskararen teknologia digitaletarako datu linguistikoen zentroa, egoitza Donostian duen elkarte berriak bere Teknologia arloa abian jarri eta sendotzeko, ibilbide profesionalaren hastapenetan dauden pertsona gazteak behar ditu, euskararako hizkuntza-baliabideak sortzearekin eta euskarari aplikatutako hizkuntza-teknologiekin lotutako funtsezko zereginetan laguntzeko. Hautatutako pertsonak diziplina arteko talde bateko kide izango dira, eta datu linguistikoak biltzeko, aztertzeko eta anotatzeko proiektuetan parte hartuko dute, bai eta euskarara bideratutako kode irekiko oinarrizko hizkuntza-ereduen garapenean ere (ASR, TTS, MT, PLN), industriarekin lotura estua duen ikerketa- eta garapen-testuinguru batean. Eginkizun nagusiak:
- · Corpus linguistikoak biltzen, garbitzen eta anotatzen laguntzea (testu eta audiorako).
- · Hizkuntza-baliabideen deskribapenean, dokumentazioan, katalogazioan eta mantentze-lanetan parte hartzea.
- · Testurako eta ahotserako hizkuntza-ereduak entrenatzen eta ebaluatzen laguntzea.
- · Kode irekiko PLN tresnak eta liburutegiak integratzen laguntzea.
- · Profil tekniko, linguistiko eta kudeaketakoekin koordinatuta lan egitea.
- · Txosten eta argitalpen teknikoak egiten eta emaitzak zabaltzen laguntzea.
Honako hauek behar dira:
- · Gradua edo masterra: hizkuntzalaritza konputazionala, ingeniaritza informatikoa, datuen zientziak, hizkuntza-teknologietan espezializatutako itzulpengintza, edo erlazionatutako arloak.
- · PLNari, hizkuntza-ereduei edo ahots-teknologiei buruzko oinarrizko ezagutzak.
- · Zerikusia duten ikerketa- edo garapen-proiektuetan parte hartu izana baloratuko da.
- · Ezagutza teknikoak:
- Programazioa Pythonen (oinarrizko/tarteko maila).
- Hizkuntza-anotaziorako edo testu-prozesamendurako tresnak ezagutzea.
- Corpusak biltzen eta baliabideak sortzen izandako esperientzia baloratuko da.
- Hugging Face, PyTorch, TensorFlow, spaCy, Kaldi edo antzeko liburutegiekin izandako esperientzia baloratuko da.
- Bertsioak kontrolatzeko tresnen oinarrizko erabilera (Git).
- Hizkuntzak:
- · Euskera: maila altua (B2 edo gehiago)
- · Gaztelera: maila altua
- · Ingelesa: maila altua (B2 edo gehiago)
Honako hau eskaintzen da:
- · Zentro sortu berri eta dinamiko batean sartzea. Hizkuntzaren teknologien esparruan berritzailea eta euskaran espezializatua dagoena. Egoitza Donostian.
- · Mundu digitalean euskara kokatzeko nazioko eta nazioarteko garapen proiektu erakargarriak.
- · Etengabeko prestakuntza abangoardiako hizkuntza-teknologietan.
- · Lan-malgutasuna eta lankidetzarako lan-ingurunea.
- · Taldearen barruan hazteko aukera errealak.
- · Gizartean eta kulturan eragina duen diziplinarteko ingurune batean esperientzia.
- · Prestakuntzarekin eta esperientziarekin bat datorren ordainsari lehiakorra.
