EUSKORPORA: Euskararen teknologia digitaletarako hizkuntza-datuen zentroa, egoitza Donostian duen elkarte berria, abian jartzeko eta sendotzeko.

 

Zuzendaritza Nagusiaren jarraipen eta gainbegiradapean, hizkuntzalari teknikari bezala arituko da. Euskorporan Hizkuntzalari Teknikari baten bila gabiltza, gure taldeari material linguistikoen berrikuspen eta kalitate-kontrolean laguntzeko, eta hizkuntza-teknologia eta gure hizkuntzaren zaintza bultzatzeko.

 

Funtzio nagusiak:
  • Kanpoko enpresek bidalitako transkripzio eta etiketatze linguistikoak berrikusi eta balioztatzea.
  • Datuen kalitatea eta koherentzia bermatzea, aurrez ezarritako irizpideak jarraituz.
  • Euskarazko audioen transkripzioan eta etiketatzean dauden akatsak detektatu eta zuzentzea.
  • Barne-taldearekin elkarlanean aritzea berrikuspen- eta jarraibide-protokoloak hobetzeko.
  • Bisita teknikoei zein instituzionalei arreta eta laguntza ematea, Euskorporaren balioekin bat datorren esperientzia bermatuz.
  • Hornitzaileekin harreman zuzena izatea zalantzak argitzeko eta jarraibideak partekatzeko.
  • Oharrak eta gomendioak jasotzen dituzten txostenak prestatzea.
  Eskakizunak:
  • Euskal Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Hizkuntzalaritza edo antzeko ikasketak.
  • Euskara maila altua (gutxienez C1).
  • Xehetasunei arreta jartzeko gaitasuna eta akats sotilak detektatzeko trebetasuna..
  • Oinarrizko tresna digitalen erabileran trebetasuna (testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, corpusen nabigazioa).
  • Lan-protokoloak zorrotz jarraitzeko gaitasuna.
  • Erredakzio- eta komunikazio-gaitasun bikainak euskaraz.
  • Pertsona antolatua, jarrera proaktiboa, autonomia eta konpromisoa.
Sartzen den pertsonak funtsezko rola izango du Euskorporaren helburuaren zereginean, kalitatezko euskarazko corpusaren sorreran. Baloratuko da:
  • Anotazio linguistikoaren edo corpusekin lan egiteko ezagutzak (ez dira ezinbestekoak).
  • Aurretiko esperientzia (akademikoa edo profesionala) zuzenketa, transkripzio edo berrikuspen linguistikoan.
  • Hizkuntza-teknologietan jakintza.
  • Taldean lan egiteko eta argi komunikatzeko gaitasuna.
  Eskaintzen da:
  • Zentro sortu berri, dinamiko eta berritzaile batean sartzea, hizkuntzaren teknologien esparruan, euskaran espezializatua, egoitza Donostian duena.
  • Mundu digitalean euskara kokatzeko nazioko eta nazioarteko garapen-proiektu erakargarriak.