Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskorpora eta HiTZ Zentroaren esku jarriko ditu bere datu eta edukien corpusak, euskara adimen artifizialeko teknologietan txertatzeko helburuarekin. Lankidetza hori gaur goizean formalizatu da, Diputatu Nagusiak eta bi erakundeetako ordezkariek hitzarmena sinatuta, hizkuntzaren etorkizun digitalarekiko konpromiso instituzionala sendotuz.
Akordio horren bidez, foru erakundeak ekarpen estrategikoa egingo dio Euskorporaren Euskorpus proiektuari. Ekimen horren helburua da audio- eta testu-corpus digital sendo bat sortzea, sektore publikoaren eta pribatuaren beharretara egokitutako kode irekiko ereduak eta soluzioak garatu ahal izateko.

Aldundiaren atxikimenduak kalitatezko edukiak biltzen eta eraldatzen aurrera egitea ahalbidetzen du, funtsezkoak baitira transkripzio automatikoa edo itzulpen aurreratua bezalako teknologiak entrenatzeko. Aliantza hori funtsezkoa da euskararen subiranotasun teknologikoa bermatzeko eta adimen artifizialaren esparruan ekosistema digital lehiakorra eta erreferentea sendotzeko.