Joan den apirilaren 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen Euskorporak. “Euskararen erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala” izenburupean; bertan, euskarak ingurune teknologikoan izango duen etorkizunerako funtsezko gaiak jorratu ziren.

Mahai inguru horretan, Leire Barañano Euskorporako zuzendariak ekimenaren helburuak azaldu zituen eta eztabaidan zehar partekatutako planteamenduei erantzuna eman zien.
Euskorporatik, euskarak teknologian presentzia izateko aktiboki lan egiteko konpromisoa berresten dugu. Enpresen, erakundeen eta herritarren beharrak asebeteko dituen egungo eta etorkizuneko irtenbideak garatzea da gure helburua, batez ere adimen artifizialaren testuinguruan.

EHUri eskerrak eman nahi dizkiogu gonbidapenagatik, oso aberasgarria izan zen ekitaldian parte hartzea, Euskararen Gogoetaguneko Jon Sarasua, HiTZ Zentroko Xabier Arregi eta Elhuyar eta Orai NLP Zentroko Aitzol Astigarraga bezalako erreferenteekin batera. Espezializazioa, lankidetza eta dibulgazioa funtsezko oinarriak dira erronka honetan aurrera egiteko. Gure ustez, ezagutzaren eragileen, enpresen eta erakundeen batura funtsezkoa da euskarak garapen teknologikoan paper garrantzitsua izango duen ekosistema bat eraikitzeko.