Atzo, urriaren 14an, Leire Barañano, Euskoporako zuzendari Nagusia, gure lana, izaera, helburuak, lan esparrua… auzkertera gonbidatu zuten, Europatik, BSCrekin elkarlanean, Bartzelonan antolatutako ekitaldi batean.

Ekitaldian zehar, gaur egun Europan abian dauden ekimenak sakonki ezagutzeko aukera izan genuen. Beste herrialde, enpresa edo ikerketa-zentro batzuetako lanen aurkezpena ere bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen.

Sektore honetako beste enpresa eta erakunde batzuen lana gertutik ikusi ahal izateak, denok oztopo berdinei aurre egin behar diegula erakutsi digu. Horregatik, elkarlana bultzatu behar dugu, merkatuaren beharrak ondo aztertu behar ditugu eta eragile desberdinen artean kalitatezko corpus digital bat sortzen saiatu behar dugu, aplikazio zehatzerako dauden beharrei aurre egiteko.

Euskorporan bide horretan gaude, datuak sortzeko prozesuan, balio kate ezberdinen beharrak identifikatzean eta hauei aurre egiteko beharko ditugun ezagutzak eta elkarlanak identifikatu eta koordinatzean.

Erronka bat da eta tipologia ezberdinetako lan asko dago aurretik, baina esparru guztiak beharrezkoak dira: ikerketa, industria, administrazioa, akademia… eta bide horretan gaude.

Ohore handia da guretzat nazioarteko topaketa hauetan parte hartzea. Europako lankidetza bultzatzen baita, etal elkarrekin hausnartzeko eta ikasteko aukera ematen baitugu. Eskerrik asko Euskorporan egiten dugun lanari eta forma ematen joan garen ekosistemari balioa  emateagatik.